Politika
Nazioarteko Batzordea
Erredakzioa
Ostegun honetan egiaztatze taldeak aurkeztutako dokumentua positibotzat jo du PSEren bozeramaileak. Pastor bera ere egiaztatzaileekin bildu da.
Jose Antonio Pastor
Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak positibotzat jo du ostegun honetan ETAren jardueraren etena egiaztatzeko ardura izan duen nazioarteko batzordeak aurkeztu duen txostena. Batzorde horretako sei kideen ustetan, ETAk ez du atentaturik egiteko asmorik.
Radio Euskadiko 'Ganbara' saion egindako elkarrizketan, Pastorrek ''orekatu eta neurridun'' gisa definitu du dokumentua.
Erahilketak, atentatuak, erasoak, mehatxuak eta estortsioak bukatu direla egiaztatu du batzordeak, eta PSEko bozeramaileak ere bat egiten du horrekin.
Dena den, Frantzian berriki atxilotutako ETAko ustezko hiru kideak ere aipatu ditu Pastorrek, ETAren jardueraz egiaztatzaileen dokumentuak jasotzen duena gogoratzeko, ''dokumentuak faltsifikatu eta armategiak mantentzen dituen ezkutuko erakunde armatua izaten” jarraitzen duela gogorarazi baitute nazioarteko kideek.
Pastorrek gogoratu du talde honen betebeharra egiaztatzea dela soilik, eta ez duela bitarteko gisa aritzeko helbururik. Hurrengo egiaztatzea azkena izatea espero du Pastorrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa