Politika
Euskal gatazkaren konponbidea
Erredakzioa
Aresi eta Fernandezi "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die eta espetxe politika ETAko presoen "oinarrizko eskubideak urratzeko bakarrik erabili" behar dela esan die.
Egin Dezagun Bidea. EITB
Egin Dezagun Bideak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari "konponbideari heltzeko" eskatu die. Horretarako "presoekin erabakiak hartu eta beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira".
Modu honetan, "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die eta espetxe politika ETAko presoen "oinarrizko eskubideak urratzeko bakarrik erabili" behar dela esan die.
Nagore Garcia eta Jon Garai Egin Dezagun Bidea taldeko bozeramaileek mobilizazioetan parte hartzeko eskatu die herritarrei, "presoek bizi duten sekulako egoerak behin betiko bukatzeko".
Ekimenak otsailaren 5ean mugimendu berri bat aurkeztuko du, presoek "etxera lehenbailehen itzultzeko" helburua duena.
PPko gobernuak "geldirik" jarraitzen duela deitoratu du Garaik. Horregatik "presoen eskubideen aldeko ahalegina indartzea beharrezkoa" dela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa