09:44

Politika

Espainiako Gobernua

Zazpi ministro berriek hartu dituzte euren karguak

Agentziak | EITB MEDIA

Honakoak dira: Pilar Llop (Justizia), Isabel Rodriguez (Lurralde Politika), Raquel Sanchez (Garraioa), Pilar Alegria (Hezkuntza), Diana Morant (Zientzia), Jose Manuel Albares (Atzerri Gaiak) eta Felix Bolaños (Presidentetza).

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zazpi izen-abizen berri izango ditu gaurtik aurrera Espainiako Gobernuak. Bost emakumek eta bi gizonek ministro karguak hartu dituzte, Pedro Sanchezek iragarritako gobernu eraldaketaren baitan. Karguen promesa edo zina egiteko ekitaldia goizean egin dute, Zarzuela jauregian.

Sanchezek larunbatean iragarritako aldaketek errotik aldatu dute presidentearen gertukoen taldea. Carmen Calvo lehen presidenteordea, Jose Luis Abalos Garraio ministroa eta Ivan Redondo kabineteburua kendu ditu gobernuburuak, besteak beste.

Berrien zerrendan, honakoak: Pilar Llop izango da Justizia ministro berria. Maria Jesus Montero Ogasun ministro ere badenak Funtzio Publikoko ardura ere hartuko du, baina Bozeramailetza utzi. Isabel Rodriguez izango da eledun berria, baita Lurralde Politikako ministro ere (Icetaren ordez).

Raquel Sanchez Jimenez orain arte Gavako (Bartzelona) alkate izandakoak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ardurak hartuko ditu. Pilar Alegriak, bestalde, Isabel Celaa ordezkatuko du.

Miquel Icetak Kultura eta Kirol gaiak hartuko ditu bere gain, eta Diana Morantek (Gandiako alkatea) Zientzia eta Berrikuntza, Pedro Duqueren ordez. 

Jose Manuel Albares izango da Atzerri gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetza ministro berria (Arancha Gonzalez Laya donostiarraren lekua hartuta). Felix Bolaños Presidentetza, Gorteetako Harremanak eta Memoria Demokratikoa Ministerioaren buru jarriko dute.

Ministro berriek zein karguan mantentzen direnek kontseilua egingo dute bihar.

Gobernuan egindako eraldaketek Senatuan ere izango dute eragina, orain arte goiko ganberako presidente izan denaren kargua, Pilar Llopena hain justu, Ander Gil bizkaitarrak hartuko duelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena