23:18

Politika

Fernandez Diazi erantzuna

Ezker Abertzaleak faltsukeriatzat jo ditu Barne ministroaren hitzak

Erredakzioa

ETAren adierazpenari sinesgarritasuna kentzeko 'intoxikazio' saiakeratzat jo du ministroak esandakoa. Fernandez Diazen hitzetan, ETA talde logistiko bat berregiten saiatzen ari da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETAren adierazpenari sinesgarritasuna kentzeko ''faltsukeriak eta amarru mediatikoak'' erabiltzea egotzi dio ezker abertzaleak Barne ministroari astelehen honetan. Ezker abertzalearen ustetan, ''erabat arduragabea da jokabide hori''.

ETA talde logistiko bat berregiten saiatzen ari dela esan du astelehen honetan Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak. Besteak beste, Frantzian orain bi aste atxilotutako ETAko ustezko hiru kideei lehergaiak atzeman izana aipatu du ministroak horren erakusgarri.

Ohar batean, ezker abertzaleak ''jarrera immobilista justifikatu ahal izateko toxikazioari eutsi behar izatea'' egotzi dio ministroari. ''Aurreko astean bertan, beste toxikazio saiakera baten aurrean, Fernandez Diaz jaunak berak ETAk urrian eginiko adierazpenari sinesgarritasun osoa onartu behar izan zion'', esan dute.

''Dei egiten diogu Espainiako Gobernuari eta Fernandez Diaz jaunari immobilismoaren lubakia utz dezaten eta eragile proaktiboan bihur daitezen, gatazka politikoa konpontzeko aukera historikoa probestuz'', gaineratu du ezker abertzaleak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena