20:51

Politika

Aldaketak Espainiako Gobernuan

14 emakumek eta zortzi gizonek osatzen dute Sanchezen Gobernu berria

A. O. | EITB Media

Sanchezek, pisuzko hainbat ministro aldatu ditu, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuarekin. Lau gizonek eta hiru emakumek utzi dute Gobernua, eta horien ordezkoen artean, bost, emakumeak izango dira.

  • 14 emakumek eta zortzi gizonek osatzen dute Sanchezen gobernu berria

    14 emakumek eta zortzi gizonek osatzen dute Sanchezen gobernu berria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bere Kabinetearen birmoldaketa sakona iragarri du larunbat honetan. Sanchezek, pisuzko hainbat ministro aldatu ditu, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko helburuarekin. Besteak beste, Carmen Calvok eta Ivan Redondok ez dute orain arte bete dituzten karguetan jarraituko. Hain zuzen ere, "susperraldiaren Gobernua" osatzea da Sanchezen asmoa.

Birmoldaketa horrekin, emakumeen presentzia handitu du Sanchezek bere gobernuan; izan ere, 14 emakume bilduko dira Ministro Kontseiluan. Koalizio-gobernua 23 kidek osatzen dute, presidentea barne. Zehazki, lau gizonek eta hiru emakumek utzi dute Gobernua, eta horien ordezkoen artean, bost, emakumeak izango dira.

Sanchez birmoldaketaren ondoren, horrela geratu dira Espainiako Gobernua eta Ministerio bakoitza:

- Presidentea: Pedro Sanchez

- Lehen presidenteordea: Nadia Calviño (bigarren presidenteordetzatik lehenengora igaro da. Ekonomia eta Tranformazio Digitaleko Ministerioarekin jarraituko du).

- Bigarren presidenteordea: Yolanda Diaz (hirugarren presidenteordetzatik bigarrenera igaro da. Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioarekin jarraituko du).

- Hirugarren presidenteordea: Teresa Ribera (laugarren presidenteordetzatik hirugarrenera igaro da. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa izaten jarraitzen du).

- Presidentetza, Gorteekiko Harremanetarako eta Memoria Demokratikorako ministroa: Felix Bolaños (Carmen Calvo ordezkatu du).

- Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa: Jose Manuel Albares (orain arte Espainiako enbaxadorea Parisen). Arancha Gonzalez Laya ordezkatu du).

- Justizia ministroa: Pilar Llop (Senatuko presidente kargua utzi du. Juan Carlos Campo ordezkatu du).

- Defentsa ministroa: Margarita Robles (aldaketarik gabe jarraitzen du).

- Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa: Maria Jesus Montero (Gobernuko bozeramaile lanak utzi ditu, baina Ogasun Ministerioa mantentzen du).

- Barne ministroa: Fernando Grande-Marlaska (berdin jarraitzen du).

- Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ministroa: Raquel Sanchez Jimenez (Gavako alkatea, Jose Luis Abalosen ordez).

- Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroa: Pilar Alegria (orain arte Espainiako Gobernuak Aragoin zuen ordezkaria).

- Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa: Reyes Maroto (aldaketarik gabe jarraitzen du).

- Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa: Luis Planas (berdin jarraitzen du).

- Osasun ministroa: Carolina Darias (bere horretan jarraitzen du).

- Lurralde Politika eta Gobernuko bozeramailea: Isabel Rodriguez (orain arte Puertollanoko -Ciudad Real- alkatea izan da). Miquel Iceta ordezkatu du Lurralde Politikan, eta Maria Jesus Montero bozeramailetzan).

- Kultura eta Kirol ministroa: Miquel Iceta (Jose Manuel Rodriguez Uribes ordezkatuko du eta Lurralde Politika utziko du).

Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroa: Ione belarra (Podemos. Mantendu egiten da).

- Zientzia eta Berrikuntza ministroa: Diana Morant (Gandiako alkatea. Pedro Duque ordezkatuko du).

- Berdintasun ministroa: Irene Montero (Podemos. Aldaketarik gabe jarraitzen du).

- Kontsumo ministroa: Alberto Garzon (Podemos. Berdin jarraitzen du).

- Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa: Jose Luis Escriva (bere horretan jarraitzen du).

- Unibertsitate ministroa: Manuel Castells (Podemos. Aldaketarik gabe jarraitzen du).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena