23:28

Politika

Espainiako Barne Ministerioa

Fernandez Diaz: 'ETAk talde logistiko ezkutu bat berregin nahi du'

Erredakzioa

Barne ministroaren hitzetan, ETAk dirua jasotzeko kanpaina bat abian jarri zuen Gabonetan EAEko dendetan, "iraultza-zerga" ordezkatzeko.

  • Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.

    Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren hitzetan, ETA talde logistiko bat berregiten saiatzen ari da, ezkutuan; besteak beste, Frantzian orain dela bi aste atxilotutako ETAko ustezko hiru kideei lehergaiak atzeman izana aipatu du Fernandez Diazek horren erakusgarri.

Felip Puig Kataluniako Barne sailburuarekin bildu ostean emandako prentsaurrekoan, Barne ministroak gogoratu du ETAko ustezko hiru kideak armak zituztela, eta beraz, beren asmoa ez zela "baketsua".

Halaber, Barne ministroaren hitzetan, ETAk dirua jasotzeko kanpaina abian jarri zuen Gabonetan EAEko denden artean, "iraultza-zerga" ordezkatzeko.

Dena den, Herrizaingo Sailak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, ez du kanpaina horren berririk, eta inork ez du salaketarik jarri.

ETAk indarkeriari behin betiko uzteko iragarpenari buruz galdetuta, Jorge Fernandez Diazek argi utzi du ez dela batere "fidatzen" eta ETAk jarduteko "ahul" dagoelako hartu dutela erabakia, eta ez arrazoi etiko edo moralengatik.

Horren aurrean, Estatuko Segurtasun Indarrek ez dute "zaintza maila" jaitsiko eta adi jarraituko dute; izan ere, Zuzenbide Estatuak "ez du etenaldirik egin", esan du.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena