Politika
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA
EITB MEDIA
Erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin antolatu duten lehendabiziko mobilizazioa da. Pirinioetako Bidea izena jarri diote, eta 2022ko udarako dago aurreikusita.
Aiako Harria, argiztatuta. Artxiboko irudia. Argazkia: Gure Esku.
Albisteak (4)
Erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko "aukera historiko batean" gaudela uste du Gure Esku plataformak, eta hori dela eta, mobilizazio fase berri bati ekin dio. Joan den asteburuan, jendetza batu zen Bilbon, 'Hamaika gara erreferendumaren alde' lelopean egin zen ekimenean, eta gaur, berriz, 2022k udarako aurreikusita duten mobilizazio handia aurkeztuko dute: Pirinioetako Bidea.
Kataluniako herri eragileekin elkarlanean antolatzen ari diren ekimena da, eta gaur iluntzean jakinaraziko dituzte xehetasunak. Helburu politikoak aurkezteaz gain, mobilizazioaren ezaugarriak azalduko dituzte. Ekintza "ikusgarria, parte-hartzailea eta sinbolismo handikoa" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta gaurko ekitaldia "datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki" izango dela iragarri du Gure Eskuk.
Errenterian egingo da aurkezpen ekitaldia, Orereta Ikastolaren inguruan, Aiako Harrira begira dagoen behatoki batean, 21:30ean hasita. Besteak beste, Josu Etxaburu Gure Esku mugimenduko bozeramaileak, David Fernandez ACko presidenteordeak eta Blanca de Llobe Omnium Cultural plataformako zuzendaritzako kideak hartu dute parte, eta datorren urtean egin asmo duten ekimenaren gako politikoen berri emango dute. Ondoren, 21:45 aldera, Aiako Harria argiztatuko dute, hainbat tokitatik ikusi ahal izateko moduan.
Antolatzaileek zabaldu dutenez, Aiako Harrian egingo den ekintzan parte hartzeko, aurre izena ematea beharrezkoa da. Ekitaldi politikoa, berriz, herritar ororentzat irekia izango da.
Aldi berean, Katalunian Pedraforca mendia argiztatuko dute, eta Molers els Plans gunean ekitaldi politiko bat egingo dute. Han izango da Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailea, eragile kataluniarrekin batera.
Sinadura bilketa
Iaztik, erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura bilketa martxan du Gure Esku plataformak, Covid-19a dela eta prozesua hainbat hilabetez etenda egon bazen ere.
Hamaika Gara ekimena urte amaiera arte egongo da martxan, eta "Euskal Herrian inoiz egin den sinadura bilketa handiena" izatea nahi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa