21:24

Politika

Manifestazioa

Sarek oinezko martxa iragarri du, Nafarroan barrena presoen hurbiltzea eskatzeko

Berezi Fernandez | EITB Media

Sare herritarrak manifestazio jendetsua antolatu du Iruñean, "Ibilian-Ibilian etxerako bidean" lelopean.

  • Manifestariak, Iruñean

    Manifestariak, Iruñean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarek, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sareak, 350 kilometroko oinezko martxa iragarri du gaur. Nafarroan barrena ibiliko dira, Lesakatik Iruñera, ETAko presoen hurbiltzea eskatzen. Sare herritarreko arduradunek azaldu dutenez, Nafarroako Itzulia irailaren 29tik urriaren 2ra bitartekoa izango da, eta etenik gabe gauzatuko dute.

Sare Nafarroako ordezkariek uste dute ekimenak "bakeari ekarpena" egingo diola. Iruñean iragarri dute martxa, presoen eskubideen aldeko manifestazio jendetsuko ekitaldian.

Ehunka pertsonek (600ek, Sareren datuen arabera) Iruñeko Gazteluko Itzulia inguratu dute, ETAko presoak haien etxetik hurbil dauden espetxeetara gerturatzeko exijituz.

Protesta autobus geltokian hasi eta Baluarte plazan bukatu da. Bertan, komunikatua irakurri dute antolatzaileek, espainiar Gobernuak 1988an indarrean jarri zuen "dispertsio politika" kritikatuz. Orduko neurriak presoak zigortzeko eta "Euskal Herriarekiko zuten lotura txikitzeko" sortu zirela azpimarratu dute.

Gainera, manifestazioko antolatzaileek azaldu dute dispertsioa familientzako zigorra ere badela, eta hainbat urtez indarrean egon den espetxe politika "krudela" dela.

Hala ere, Sareko ordezkariek begi onez ikusi dituzte orain arteko presoen gerturatzeak. Nabarmendu dute, "pixkanaka" bada ere, espetxeetako egoera aldatzen ari dela.

Herritar, alderdi politiko, sindikatu, eragile sozial eta erakundeen urtetako lana goraipatu du Sare Nafarroak. Azkenik, presoen jarreraz aritu dira, "legea eskubideak urratzeko tresna gisa erabiltzen zen garaia" atzean uzteko gai izan direnak gogora ekarrita. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena