Politika
PSOE-ren Batzar Federala
Agentziak | EITB Media
PSOEren Batzorde Federalean, Pedro Sanchezek esan du kataluniar politikarien indultuak "elkarbizitza zaharberritzeko" lehenengo urratsa direla.
Albisteak (4)
Pedro Sanchezek, espainiar Gobernuko presidenteak, azpimarratu du PSOE "ausarta" izan dela "proces"eko auzipetuen indultuak onartzean. Hala ere, argi utzi du Kataluniako independentzia "iragan mendeko" gaia dela.
Pedro Sanchez Katalunia eta espainiar Estatuaren arteko harremanaz aritu da gaur Madrilen, PSOEren Batzorde Federaleko irekiera diskurtsoan.
Exekutiboaren buruak esan du Kataluniako arazoak ez direla berez konponduko, eta indultuak "dudak gainditzeko eta elkarbizitza zaharberritzeko" lehenengo urratsa direla.
"Elkarrekin egon behar dugu. Batu ditzagun indarrak abiatu berri dugun proiektu honetan", azaldu du presidenteak. Gero, Governari eskatu dio herritar guztiak kontuan hartzeko, eta ez soilik independentziaren aldekoak.
Sanchezek berretsi du PSOE espainiar Estatuko eraldaketa esanguratsuenen erantzulea izan dela, eta Konstituzioa "ezbairik gabe" babestu dutela nabarmendu. PPri buruz hizketan, salatu du hainbat alderdik lezioak eman nahi dituztela Konstituzioaren inguruan, "egunero urratzen duten bitartean".
Azkenik, espainiar gobernuburuak nabarmendu du PSOE "alderdi ausarta" dela, eta agintean egon diren guztietan egin beharrekoa egiteak ematen duen irmotasunetik jardun izan direla.
"Akordioak bai; hausturak, ez"
Salvador Illak, PSCren buruak, ere hitz egin du Batzorde Federalean. Azaldu du sozialistak ez direla inoiz ados egongo "Kataluniaren haustura" bozkatzearekin. Ildo beretik, Illak nabarmendu du kataluniarrak eta espainiarrak hurbiltzeko proiektu sendoak behar direla. Hala, esan du alderdien mahaian adostutakoa bozkatuko duela: "Akordioak bai; hausturak, ez".
Illak azaldu du alderdien mahaian erabakitakoa kataluniar gizarteari eskainitako "adostasun puntu bat" izan behar dela. Adostasun horrek, baina, "Kataluniako autogobernua hobetzeko balioko du, ez hura hausteko", berretsi du PSCren ordezkariak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa