23:13

Politika

Helegitea

Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu PPk indultuen aurka jarritako helegiteak

EITB MEDIA

Tramite automatikoa da, eta ez du indultuei eta errekurtsoa jartzeko legitimazioari buruzko erabakirik aurreratzen. Kontu horiek aurrerako ebatziko dira.

  • Pablo Casado. Argazkia: EFE.

    Pablo Casado. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu Procesean zigortutakoei emandako indultuen aurka Partido Popular alderdiak asteazken honetan jarritako bederatzi helegiteak. Era berean, alderdiak indultu espedienteak gehienez 20 eguneko epean bidaltzeko eskatu dio Justizia Ministerioari.

Indultu espediente bakoitzagatik PPk Gorenean aurkeztutako bederatzi helegite dira. Ministroen Kontseiluak ekainaren 22an onartutako neurria graziazkoa izan zen, eta Pablo Casado PPko presidentearen hitzetan, "demokraziaren aurkako erasoa" izan zen.

Auzitegi Gorenak PPren helegiteak onartu dituela baieztatu dute iturri juridikoek, Ciudadanosen eta Voxen helegiteen antzera. Gaineratu dutenez, urrats automatikoa da errekurtsoak formalki zuzenak badira eta tramitazioa hasten bada.

Izapide automatiko horrek ez du gaiaren inguruko erabakirik aurreratzen, ezta errekurtsoa jartzeko legitimazioari buruzko erabakirik ere; kontu horiek aurrerago ebatziko dira. Urrats horren ondorio prozesal bakarra da Gobernuak Auzitegi Gorenari entregatu beharko dizkiola indultu-espedienteak, beti erreklamatzen baitira aurkaratu diren gobernu-egintzei buruzko dokumentuak, aztertu ahal izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena