Politika
Kartzela-politika
A. O. | EITB MEDIA
Hala, aurrerantzean, Euskal Herritik urrutien dauden espetxeetan ez da euskal presorik egongo, hala nola Puerto III espetxean (1.000 kilometrora).
Sarek deitutako protesta Donostian, euskal presoen eskubideen alde.
Albisteak (4)
Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste zazpi preso Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzea edo gertuago dauden kartzeletara hurbiltzea adostu du ostegun honetan. Horietako lau Cadizen egon dira orain arte, eta Andaluziako espetxe batean zigorra betetzen ari ziren ETAko azken presoak dira. Gauzak horrela, une honetan, ETAko 51 preso Euskal Herriko espetxeetan ari dira zigorra betetzen.
Hala, aurrerantzean, Euskal Herritik urrutien dauden espetxeetan ez da euskal presorik egongo, hala nola Puerto III espetxean (1.000 kilometrora). Testuinguru horretan, datozen egunetan ETAko azken lau presoak aterako dituzte Topas (Salamanca), Zuera (Zaragoza), Leon eta Logroñoko kartzeletatik.
Gaur egun, Euskal Herritik urrunen dauden euskal presoak Madrilgo hainbat espetxeetan daudela ziurtatu dute espetxeetako iturriek.
Hain zuzen ere, Puerto III espetxea utziko duten lau presoak Jesus Maria Etxebarria Garailoetxea, Daniel Pastor Alonso, Ignacio Javier Bilbao Goikoetxea eta Oscar Barreras dira.
Andoni Murga Zenerruzabeitia, Jon Zubiaurre Aguirre eta Liher Rodriguez dira Euskal Herriko espetxeetara gerturatuko dituzten beste hirurak.
Sare: "Fase berri baten aurrean gaude"
Testuinguru horretan, Sarek, euskal presoen eskubideen alde lan egiten duen mugimenduak, "fase berri bat" hasten dela ziurtatu du. Ohar batean nabarmendu duenez, "elkarbizitzaren bidean herri gisa aurrera egiteko fase bereziki garrantzitsua da; euskal preso guztiak etxera itzultzeko bidea garatzeko unea da".
"Zalantzarik gabe, albiste hau eta orain arte egin diren lekualdatzeak senideek bizi duten zama arintze dute. Baina hemen ez da ezer amaitzen, hemen urruntze-politikarekin guztiz amaitzeko prozesua eta euskal presoak etxera itzultzeko prozesua hasi da. Berau, batez ere graduen progresioaren bidez egingo da", nabarmendu du Sarek.
Hala, Sarek nabarmendu duenez, "hori izango da, une honetatik aurrera, Sare Herritarren helburua eta, gure ustez, baita herritarren gehiengoarena ere. Helburu hori lehenbailehen betetzea espero dugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa