Politika
Diputatuen Kongresua
Agentziak | EITB Media
Vox eta PP alderdiek ez dute parte hartu Diputatuen Kongresuko omenaldian, ezta AVT eta Covite elkarteek.
Albisteak (3)
Ordezkari politikoek terrorismoaren biktimak omendu dituzte gaur, Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Hemizikloan eserlekua duten alderdi guztiek hartu dute parte ekitaldian, VOXek eta Alderdi Popularrak izan ezik.
Alderdi politikoetako kideez gain, Fundacion Victimas del Terrorismo elkarteko ordezkariak ere bertan izan dira. Asociacion de Victimas del Terrorismo (AVT) eta Colectivo de Victimas del Terrorismo (Covite) elkarteek kontrako jarrera agertu dute, eta Kongresuko atarian manifestazioa egin dute. Maite Aralucek, AVTren presidenteak, esan du ez direla omenaldira bertaratu ezinezkoa delako "biktimen egia babesten den bitartean ETAren beso politikoko oinordekoak zuritzea".
PPk eta VOX alderdiak Kongresuaren atarian manifestatu diren elkarteen alde agertu dira. Batetik, Cuca Gamarra PPren parlamentariak adierazi du, presoen hurbiltzea tarteko, Sanchezen Gobernuak erabat aldatu dituela terrorismoaren biktimen aldeko politikak. Bestetik, Jorge Buxade VOXen bozeramaileak gogoratu du bere alderdiak ez duela babestu inoiz Kongresuko ekitaldia, "zinikoa" iruditzen zaielako Gobernuak biktimak omendu eta "ETAren oinordeko politikoekin" paktuak egitea.
Euskal Herriko alderdiei dagokienez, guztietako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian. Mertxe Azipuruak, EH Bilduren bozeramaileak, hitza hartu eta "biktima guztien aitortzaren eta erreparazioaren" aldeko konpromisoa azpimarratu du.
¿¿ Biktimen omenez Kongresuan antolatutako ekitaldian parte hartu du gaur @MertxeAizpurua bozeramaileak @EHBildu|ren izenean.
— EH Bildu (@ehbildu) June 27, 2021
Biktimen guztien aitortza eta erreparazioaren aldeko konpromiso irmoa berretsi nahi dugu horrela, salbuespenik eta bazterketarik gabe. pic.twitter.com/XlKE6q5nMJ
Meritxell Batetek, Ganberako presidenteak, bere diskurtsoarekin abiatu du omenaldia. Batetek terrorismoaren kontrako batasuna goraipatu du, baita elkartasun hori onartzea "ukatzea baino eraginkorragoa eta arduratsuagoa" dela azaldu ere.
Pedro Sanchez espainiar Gobernuko presidenteak, bere aldetik, sare sozialetan adierazi du gaurko gogoratzeko eguna dela, lanean jarraitzekoa eta "ankerkeriaren eta gorrotoaren" kontra borrokatzekoa. "Memoriak indartu eta batu egiten gaitu, eta egunero erakusten digu bakea dela bide bakarra", erantsi du presidenteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa