Politika
Katalunia
eitb media
Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart, Carme Forcadell, Jordi Turull, Josep Rull, Dolors Bassa, Raul Romeva eta Quim Forn dira indultua jaso duten agintari ohiak.
Indultua jaso duten politikari kataluniarrak, epaiketan. Argazkia: Efe
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak indultuak onartu ditu astearte honetan Kataluniako prozesuan sedizioa egiteagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik zigortutako bederatzi politikari independentistentzat.
Baina, zeintzuk dira bederatzi politikari kataluniarrak?
Oriol Junqueras: Generalitatearen presidente ohia eta ERCren buruzagiaK sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik 13 urteko kartzela-zigorra jaso zuen. Kargu edo lanpostu publikoetarako erabateko gaitasungabetzea 2032ko urrian amaituko da.
Jordi Sanchez: ANCren buruak 9 urteko kartzela-zigorra jaso zuen sedizioagatik. 2028ko urrian amaituko da bere aurkako gaitasungabetzea.
Jordi Cuixart: Ommium Culturalen buruak sedizioagatik 9 urteko espetxe-zigorra jaso zuen. Ezingo du kargu publikorik eduki 2028ko urrira arte.
Carme Forcadell: Parlamentaren presidente ohiak sedizioagatik 11 urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen. 2031ko apirilera arte ezingo du kargu publikorik eduki.
Jordi Turull: Presidentzia kontseilari eta Gobernuaren bozeramaile ohia, sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik 12 urte eta erdiko espetxealdiari zigortua. 2031ko urrira arte iraungo du gaitasungabetzeak.
Josep Rull: Lurralde eta Iraunkortasun kontseilari ohiak 10 urte eta erdiko kartzela-zigorra jaso zuen. Gaitasungabetuta egongo da 2030eko apirila arte.
Dolors Bassa: Lan, Gizarte Gai eta Familia kontseilari ohiari 12 urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri zioten sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik. 2031ko urrian amaituko da bere aurkako gaitasungabetzea.
Raul Romeva: Atzerri Gaietarako, Harreman Instituzionaletarako eta Gardentasunerako kontseilari ohia sedizioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik zigortu zuten 12 urteko espetxealdira. 2031ko urrira arte izango du indarrean kargu publikoetarako gaitasungabetzea.
Quim Forn: Barne kontseilari ohia, 10 urte eta erdiko espetxealdira zigortua sedizioagatik. 2030era arte egongo da gaitasungabetuta kargu publikoetarako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa