20:43

Politika

Eusko Alkartasuna

EAko kritikoek salatu dute Eba Blanco alderdiaren estatutuak hausten ari dela

EITB Media | Agentziak

Miren Aranok, Iratxe Lopez de Aberasturik eta Mikel Goenagak ohar batean azaldu dutenez, kongresurik ez dagoen bitartean ezin izango da bermatu afiliazio prozesu garbirik.

  • EAko kritikoak

    EAko kritikoak. EITB Mediaren bideo bateti ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAko kritikoek salatu dute Eba Blanco, alderdiko idazkari nagusia, ez dela ari formazioko estatutuak betetzen, eta "afiliazio prozesu garbia" ahalbidetuko duen kongresurik egin ezean, Alderdien Legea hausten ari dela.

EAren Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako koordinatzaileek, Miren Aranok, Iratxe Lopez de Aberasturik eta Mikel Goenagak, ohar batean jakinarazi dute 600 afiliatuk eskatu dutela aparteko kongresua.

Gainera, Alderdien Legearen hirugarren artikulua aipatu dute ordezkari politikoek, formazioak, gutxienez, lau urterik behin berritu behar direla gogora ekarriz.

2017ko ekainaren 3ko eta 4ko kongresuaren atzetik, alderdiko agintariek ez zuen nazio batzarrik deitu, eta atzerapena justifikatzeko argudiorik ez dagoela gogoratu dute sektore kritikotik.

Hala, datorren astelehenean, EAren exekutiboaren batzarrean, alderdi barruko "demokrazia"z arituko dira, arazoa "barne tribunaletan edo ohiko auzitegietan" konpontzera heldu behar ez izateko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena