Politika
Memoria historikoa
EITB Media | Agentziak
Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak, alderdi politikoek, sindikatuek eta hainbat kolektibok faxismoaren kontrako borroka goratu dute.
Gerra Zibileko gudariak, emakumeak eta milizianoak omendu dituzte gaur Bilbon, Aterpe 1936 elkarteak deitutako ekitaldian. Bertan, ordezkari politikoak eta instituzionalak, kolektibotako kideak eta memoria historikoaren alde lan egiten duten elkarteetako ordezkariak izan dira.
Memoria historikoaren aldeko ekitaldian parte hartu dute Sabino Arana Fundazioak, Eusko Lurrak, Ramon Rubial Fundazioak, Manu Robles-Ajangiz Institutuak eta Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzok. Gainera, ELA-STV, UGT eta CNT sindikatuetako ordezkariak eta PNV, PSE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, ANV eta PCE-EPK alderdietako kideak ere bertan izan dira.
Omenaldian, "Euskadiko Gobernuaren mandatupean, askatasunaren eta demokraziaren alde dena eman zuten gizonak eta emakumeak" goratu dituzte, faxismoaren kontrako borrokan izan zuten funtsezko papera azpimarratuz.
Iñigo Mancisidorrek eta Irene Eubak komunikatu bat irakurri dute, Aterpe 1936en izenean. Guda Zibileko biktimak gogoratzeaz gain, hausnarketarako eguna dela azaldu dute: "Historia errepikatzen ari da eta faxismoa ez genuen orduan garaitu, oraindik bizirik dirau. Memoria behar dugu, aurretik borrokatu zirenei lekukoa hartzeko".
Ildo beretik, salatu dute "tiraniak, erbesteratuak eta intolerantziak" ez direla iraganeko kontuak, gaur egun "edonon" ikus daitezkeelako. Horien kontrako borrokatzeko beharra azpimarratuz itxi dute diskurtsoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa