Politika
Polizia-operazioa
Erredakzioa
Segurtasun indarrek laguntza eskatu diete Borgoinako, Essoneko eta Seine-et-Marneko herritarrei.
Albisteak (2)
Frantziako Polizia asteburuan atxilotu zituzten ETAko hiru ustezko kideen etxea bilatzen ari da, atxiloketa gertatu zen lekutik gertu, Borgonia eta Ile-de-France artean, eta herritarrei laguntza eskatu die.
Ikerketako iturriek azaldu dutenez, etxebizitza Joigny inguruan egon liteke, Parisetik 150 kilometrora, izan ere, hango geltokian atxilotu zituzten Jon Etxeberria Oiarbide, Parisetik trenez heldu zena, eta Iñigo Sancho Marco eta Ruben Rivero Campo, lapurtutako auto batean zain zeudenak.
Segurtasun indarrek harremanetarako telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat jarri dituzte inguruko hedabideetan herritarren eskutik ETAko hiru ustezko kideei buruzko informazioa lortzeko.
ETAko hiru ustezko kideak Auxerreko komisariara eraman zituzten atxilotu eta berehala, eta terrorismoaren kontrako epailearen aurrean deklaratu beharko dute Parisen 96 orduko inkomunikazioa amaitu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa