20:58

Politika

Katalunia

Indultuak uztaileko lehen asterako onartu nahi ditu Espainiako Gobernuak, beranduenez

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Pedro Sanchezek agerraldia egingo du Kongresuan erabaki horren inguruko azalpenak emateko. Pere Aragonesekin bilera egin aurretik onartuko omen dituzte indultuak.

1:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako prozesu independentistagatik zigortutako buruzagi politikoen indultuak astebete edo biren buruan onartuko dituela aurreikusten du Espainiako Gobernuak, eta ondoren, uztaileko lehen astean, Pedro Sanchezek agerraldia egingo du Kongresuan erabaki horren inguruko azalpenak emateko.

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du Justizia Ministerioa presoen espedienteak aztertzen ari dela eta "datorren astean, hurrengoan, edo gehienez hiru astetan, prest" egongo direla ziurtatu du.

Halaber, Maria Jesus Montero Gobernuaren bozeramaileak berretsi egin du indultuak "ahalik eta azkarren" onartzea dela asmoa, eta erantsi du erabaki hori Sanchez eta Pere Aragones Generalitateko presidentea bildu aurretik hartu nahi dutela.

Bilera horretarako, baina, oraingoz ez dute datarik ezarri. Hala ere, ibilbide-orria argi dute: lehenengo indultuak eta ondoren bi agintarien arteko batzarra.

Adriana Lastra PSOEren bozeramaileak ere baieztatu du Sanchez Kongresura joango dela indultuei buruzko azalpenak emateko. Agerraldia ekainaren 23an eta 24an deitutako Europako Kontseiluaren bileraren ostean egingo du, data zehaztu badute ere.  

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena