Politika
Profila
Erredakzioa
Politikari nazionalistak bere alderdiaren babesa jaso du eta bigarrenez EAJren buru egongo da.
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu elkarrizketaren eta akordioren politikaria da. Bigarrenez, EAJren buru izango da gaurtik aurrera, 2013ko hauteskundeetan Eusko Jaurlaritza berreskuratzeko helburuarekin.
Bizkaitarra da (Alonsotegi, 1961), irakasle-ikasketak egin zituen, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 1984an, 23 urterekin, Bizkaiko EAJko zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten, eta 2007 urtera arte ia etengabe bertan egon zen.
Bizkaitik EAJren buruzagitzara iritsi zen 2007ko abenduaren 2an. Alderdiaren bi aldeen arteko adostasuneko hautagaia izan zen, aurreko EAJko buruzagiak, Josu Jon Imazek, politika utzi ostean.
Politikari moderatutzat jo dute beti. Datozen lau urteetarako EAJren bidea zuzentzeko hautatu dute berriro, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki ostean Euskadi aro berri batean sartuta dagoenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa