Politika
Komunikatua
Erredakzioa
EPPK-k, gainera, iragan larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren "arrakasta" azpimarratu du: "Gure herriaz oso harro gaude", esan dute.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Estatuari presoentzako "banakako konponbideak eskaintzeari uztea" exijitu dio, eta bide horri jarraitzean "oker egiten duela" gaineratu du.
Amnistia "konponbide demokratiko integrala" dela diote Gara egunkarian argitaratu den komunikatuaren arabera, eta "antolaturik eta batera" jarraituko dutela berretsi dute, euren "hitzak eta eskubideak" errealitate bilakatu arte.
"Oker daude konponbidea» preso bakoitzaren gainean jartzen dutenean". EPPKren arabera, ez da irteera indibidualik egongo arazo politikoari heldu gabe.
"Aurrerapausoak" emateko prest daudela diote eta "Euskal Herrian hasitako prozesu demokratikoari ekarpen positiboak egiteko".
Adierazpen horiek Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa gai presoen inguruan aritu ostean iritsi dira. Gallardonek aste honetan bertan esan duenez, Gobernuak ez du indultu orokorrik emango eta kartzela-politika banakako neurrietan oinarrituko da.
Larunbateko manifestazioa
Horrez gain, presoen kolektiboak iragan larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren "arrakasta" azpimarratu du. Orduan milaka pertsonak Gobernuari kartzela-politika malguagoa ezartzeko eskatu zioten.
"Gure herriaz oso harro gaude", esaten dute presoek. ManifestazioaEgin Dezagun Bidea taldeak deitu zuen eta Auzitegi Nazionalak baimena eman zuen ETAren aldeko oihurik ez egitea baldintza jarrita.
EPPKk EAJren jarrera kritikatu du, "autismotik gertu"dagoela esanez, mobilizazioan parte ez hartzeagatik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa