12:10

Politika

Gutxieneko diru-sarrera

Mendia: "Ez dugu onartuko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa osoa ez dakarrenik"

Agencias | EITB MEDIA

Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak espero du azkenean "akordioa" erdietsiko dutela Espainiako Gobernuarekin eskumena "bere osotasunean" eskuratzeko.

  • Idoia Mendia.

    Idoia Mendia, EFEren artxiboko argazki batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, "Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren kudeaketa osoa ez dakarren proposamenik", eta, gogorarazi duenez, uko egin dio Espainiako Gobernuaren eskaintzari. Dena dela, baikor agertu da, eta azpimarratu du espero duela Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzea prestazio hori Euskadik "bere osotasunean" bere egin dezan.

Eusko Legebiltzarreko kontrolerako saioan EH Bilduk horren harira egindako galdera bati erantzunez egin ditu adierazpen horiek Mendiak.

Nerea Kortajarena koalizio abertzalearen legebiltzarkideak salatu duenez, Escrivak prestazio horren "eskaera" bakarrik kudeatzea proposatu du. Ondorioz, proposamen horrek ez luke bizitzeko gutxieneko diru-sarrera EAEko babes sozialarekin sisteman "integratzeko" aukera emango, kritikatu du. 

Kortajarenaren aburuz, "Ministerioak nahi duena da diru-sarrerak bermatzeko errenta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera horren menpe egotea, eta asmo horrek Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen diru-sarrerak bermatzeko errenta sistemaren erreforma zapuztuko luke".

"Nire agertokia eta Eusko Jaurlaritzarena akordioa da; horrekin ari gara lanean", adierazi du gai honen inguruan Espainiako Gobernuarekin hurbilketa lortzeko aukerari buruz. Lehendakariak zalantzan jarri du transferentziak izango luken zentzua, baldin eta Euko Jaurlaritzaren zeregin bakarra bizitzeko gutxieneko diru-sarrera kudeatzea balitz, "horrez ez bailieke herritarrei ezer askorik erraztuko".

Mendiak azpimarratu du diru-sarrerak bermatzeko errenta "erreferentea" dela beste lurralde batzuetan dauden laguntzentzat eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera sistemarentzat berarentzat, eta, beraz, "logikoena" azken hori diru-sarrerak bermatzeko euskal sisteman sartzea dela azpimarratu du.

"Ez dugu bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia osoa ez den beste agertokirik planteatzen", ohartarazi du. Mendiak azaldu duenez, bere saila eta Gobernantza eta Autogobernu Saila Espainiako Gobernuarekin lanean ari dira transferentzia epe "laburrean" gauzatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena