11:15

Politika

Unai Rementeria

Rementeria: "Aldundia prest dago Guggenheim berrirako dirua emateko"

EITB MEDIA

Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren esanetan, Europako funtsetako dirua iristen ez bada, beste finantzabide batzuk lortuko lirateke.

  • Unai Rementería

    Unai Rementería

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Remeteria Bizkaiko ahaldun nagusiak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egidako elkarrizketa batean ziurtatu duenez, Urdaibaiko Guggenheim berria ez da Bilboko eraikinaren parekoa izango.

Bilbon kokatutako museoak hogeita bost urte beteko dituela eta proiektu hartan Guggenheim museoa "etenik gabe" zabaltzea aurreikusten zela gogorarazi du, eta,  "proiektu bat bakarra, biribila eta ona denean, aurrera ateratzea merezi duela" azaldu du.

Ahaldun nagusiaren ustez, industria lurzoruak berreskuratuko dituzte eta giza jarduera naturarekin uztartuko dute, eta, hori, Biosferaren Erreserba bat dela azpimarratu du. "Horregatik diot proiektu biribila dela", berretsi du.

Hala, Europako susperraldi funtsen (Next Generation) ondorioz, egungo egoera ona dela nabarmendu du, baina, era berean, ateak zabalik utzi ditu funts horiek iritsi ezean beste finantzabide batzuk aurkitzeko.

"Europako funtsak iritsi ezean, beste funts batzuk" iritsiko direla, eta Aldundia "proiektu hori aurrera ateratzeko ekarpenak egiteko prest" dagoela azaldu du.

Costumbero auzia

Irune Costumeroren kasuari dagokionez, Unai Rementeriak esan du Sergio Murillo Gizarte Ekintzako ahaldunaren errugabetasunean konfiantza duela, baita beste hiru funtzionarioenean ere. Rementeriaren arabera, "Murillo eta beste hiru funtzionarioak euren lana egiteagatik daude akusatuen aulkian eserita".

Bidesariak

Remeneteriak esan du "kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela", autobietatik igarotzeagatik etorkizunean egin daitekeen ordainketa argudiatze aldera. "Bizkaia hausnarketa hau egiten ari da", gaineratu du.

Leioako errepideko etengabeko lanak ere izan ditu hizpide ahaldun nagusiak, eta horiek amaitzeko "urte luze bat" beharko dela azpimarratu du, "lanak noiz hasten diren badakigulako, baina ez noiz amaitzen diren", adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena