23:31

Politika

Katalunia

Aragones zuzendu nahi izatea egotzi dio Jordi Sanchezek Junquerasi

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Estatuarekin elkarrizketa prozesua abiatu arren, JxCateko idazkari nagusiak azpimarratu du ezin zaiela uko egin independentzia lortzeko bide demokratikoei, tartean aldebakarreko bideari.

  • Pere Aragonès eta Jordi Sànchez.

    Pere Aragonès eta Jordi Sànchez. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pere Aragones Generalitateko presidentea "zuzendu" nahi izatea leporatu dio Jordi Sanchezek (JxCat) Oriol Junqueras ERCko buruzagiari, eta azpimarratu du independentzia lortzeko bide demokratiko eta baketsu guztiak direla baliagarriak, 2017ko urriaren 1ean egin zuten aldebakarreko erreferenduma tartean.

Diari Ara egunkariak argitaratu duen gutun batean, aldebakarreko bidea publikoki zalantzan jartzeko eta indultuak babesteko Junquerasek aukeratu duen unea kritikatu du, Pedro Sanchez eta Pere Aragones lehen aldiz bildu aurretik egin baitu. "Zinema mutuan bezala, Aragones pantailan agertzen da, baina letra beste batzuek jartzen diote", gaineratu du.

Sanchezen ustez, Junqueras eztabaida politikoan sartuta Aragones "zuzendu nahian" dabilela uler daiteke, eta horrek Kataluniako Gobernuko presidente berriaren "lidergoa eta ekintzarako ahalmena zalantzan" jartzen ditu. "Generalitatearentzat ez da ona presidenteorde ohiak egungo presidentea zuzendu nahi izatea, baina argi utzi nahi dut gutun honetan esaten dudanak ez duela eraginik ERCk eta JxCatek egindako itunean", azaldu du.

Bestalde, Sanchezen arabera, independentismoak estrategiari buruzko desadostasunak ditu aspalditik, baina, horren iritzian, Estatuarekin elkarrizketa eta akordioa bilatu arren, ezin dira independentzia lortzeko gainerako bide demokratikoak eta baketsuak baztertu. "Negoziazioaren eta akordioaren aldeko apustua egiteak ez du esan nahi beste bide demokratiko eta baketsuei uko egiten diegula. Bide baketsu guztiak baliagarri izan daitezke Estatua akordio politiko bat egitera eramateko", zehaztu du.

Gauzak horrela, ez ditu begi onez ikusten prozesu independentistari buruzko "azterketa erradikalak" egitea eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren balio zalantza jartzea.

"Egia da kartzelatik ateratzeko presioa handia dela. Badakit zertaz ari naizen. Baina, ausardiaz gain, zuhurtzia ere beharrezkoa da, independentismoa eta, batez ere, honaino heltzeko egin dugunaren zilegitasun politikoa babesteko. Garen horretan oinarrituta soilik gehituko ditugu indarrak independentzia eskuratzeko", azaldu du.  

Ildo horretan, urriaren 1eko erreferenduma ez zela akatsa izan azpimarratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena