Politika
Elkarrizketa ETBn
Erredakzioa
Herrizaingo sailburuak Jaurlaritzak babesten duen espetxe politika "malguak" banakako neurriak bakarrik jasotzen dituela adierazi du, eta lehendakariak hori helaraziko diola Rajoyri.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak indarkeriaren amaiera dela eta, ETAk mehatxatutako pertsonen eskolta zerbitzua "egokitzen eta doitzen" ari direla adierazi du, eta neurri horiek, hain zuzen, sailburuordeei eta Jaurlaritzako zuzendariei eragingo diela azaldu du.
Eskolta zerbitzuen murrizketak segurtasun alorreko agente pribatuen lanean izango dituen ondorioez galdetuta, hori enpresen eta langileen arteko kontua dela esan du.
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Jaurlaritzak babesten duen espetxe politika "malguagoak" araudiak jasotzen duen moduan banakako neurriak bakarrik jasotzen dituela azpimarratu du, zigorrak bete, eta indarkeriarekin eta ETArekin amaitu ostean.
Balizko amnistia baten aurrean, berriz, ezker abertzaleko ordezkariek jada amnistia baten aukera aipatzen ez dutelako eta euren aldarrikapenak "posizio errealistetara" orientatu dituztelako pozik agertu da Ares, izan ere, sailburuak adierazi duenez, araudian ez da amnistiarik jasotzen eta bide hori planteatzea "presoak engainatzea da", erantsi du.
Herrizaingo Saileko buruak adierazi duenez, lehendakariak jarrera hori helaraziko dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, otsailean izango duten bileran.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa