14:04

Politika

Karguaren zin egitean

‘Poliziaren lanak argitu du itxaropenaren aroa’, Urquijoren hitzetan

Erredakzioa

Gobernuak EAEn izango duen ordezkari berriak, Carlos Urquijok, karguaren zina egin du, Gasteizen, eta indarkeriaren biktimak izan ditu

00:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Polizia ezberdinen lanak argitu du Euskadiko eta Espainiako "askatasun eta itxaropen aroa", esan du Gobernuaren ordezkari berriak EAEn, Carlos Urquijok.

Bere karguaren zina egin du gaur Gasteizen, Justizia ministro berria, Alfredo Ruiz-Gallardon, ekitaldian zegoela.

Gainera, Legebiltzarreko presidentea, Arantza Quiroga, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Juan Luis Ibarra, Herrizaingo eta Justizia sailburuak, Rodolfo Ares eta Idoia Mendia, Arabako ahaldun nagusia, Javier de Andres, eta Gasteizeko alkatea, Javier Maroto, ere bertan izan dira.

Baita, Ertzaintzaren zuzendaria, Jose Antonio Varela, Poliziaren zuzendari nagusia EAEn, Enrique Pamiés eta zonako Guardia Zibilaren zuzendari orokorra, Miguel Castro ere.

Hitzaldian, Gobernuko ordezkariak "uniformea daramatenei omenaldia" egin nahi izan die eta harrotasunez eramatera bultzatu ditu.

Indarkeriaren biktimak ere gogoratu ditu Urquijok eta bere lanean "euren memoria biziagarria" izango dela esan du.

Gainera, Mariano Rajoyri ere eskerrak eman dizkio bere izendapenagatik, baita EAEko PPko presidenteari ere, Antonio Basagoitiri.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena