Politika
Normalizazio politikoa
Erredakzioa
Bakartxo Ruiz legebiltzarkidea ETAko presoen espetxe-politikan urrats gehiago eskatzen zuen larunbateko manifestazioaz aritu da.
Bakartxo Ruiz Bilduko legebiltzarkideak ETAk armak utzi ostean irekitako "prozesuak eskatzen duen maila" izateko eskatu dio Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroari, "guztion artean bake eta normalizazio egoera" lortzea bada helburua.
Larunbatean Bilbon egindako manifestazioaz hitz egin du Ruizek prentsaurrekoan. Mobilizazio horrekin presoen espetxe-politikan urrats gehiago ematea eskatu zioten Mariano Rajoyren Gobernuari.
Ekimenak "olatu geldiezina" agerian utzi zuela eta gizarteak Madrilgo eta Pariseko Gobernuei "eskakizun argia" egin ziela uste du Bilduko legebiltzarkideak. Eskakizun hori "preso politikoen eskubideak errespetatzeko eta gaur egun atzeratu ezin daitezkeen premiazko neurrietan aurrera egitea exigitzeko" izan zela gaineratu du.
"Etorkizunera begira, inflexio-puntu garrantzitsua izango delakoan gaude, eta ezin dezakete belarriak itxi", baieztatu du Ruizek. Eskabide hori Gallardoni luzatu dio, eta astelehen honetan Iruñean izango da azken hori, Carmen Alba Gobernuak Nafarroan izango duen ordezkari berriaren izendapenean.
"Ziklo honi eta gizartearen gehiengoaren eskakizun horri, prozesu honek eskatzen duen mailarekin aurre egiteko deia egin nahi diegu, baldin eta guztion artean bake eta normalizazio egoera lortu nahi badugu", bukatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa