13:32

Politika

Presoak

Sare: "Euskal gizartearen bultzadari esker gaur itxaropenaz hitz egitea posible da"

EiTB Media | Agentziak

Euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespen politika" aldatzeko "abagunea alferrik galdu" behar ez dela uste du Sare herritarrak.

  • Sare herritarraren prentsaurrekoa, Donostian.

    Sare herritarraren prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Euskal gizartearen bultzadari esker gaur itxaropen uneaz hitz egitea posible da. Horregatik, aurrera eta bidea egiten jarraitzeko euskal gizarte osoari, ideologiak eta alderdiak alde batera utzita, dei egiten diogu, bidea elkarrekin egiteko", adierazi du Sare herritarrak.

Euskal presoei aplikatzen zaien "salbuespen politika" aldatzeko "abagunea alferrik galdu" behar ez dela uste du.

Izan Bidea dinamikaren baitan, udara begira, kanpaina berria aurkezteko prentsaurrekoa eman du Sarek Donostian. Kolektiboaren esanetan, gizarteak "ez du geldirik eta isilik egon nahi, presoen eskubideak urratzen dituzten bitartean".

Mugimenduaren hitzetan, "aprobetxatzen jakin" behar duten eta "alferrik galtzen" utzi behar ez duten "une baten" aurrean daude, presoei aplikatzen zaien "salbuespen politika" aldatzeko.

'Ibilian-ibilian, etxerako bidean'

Iragarri dutenez, abuztura arte Gipuzkoako eskualde guztietan ekimenak eta mobilizazioak egingo dituzte. Abuztuaren 21ean martxa bat egingo dute Donostiara, eta eskualde guztiak batuko dituen mobilizazio bat.

Uztailean, aurreko urteetan bezalaxe, txirrindulari itzuli bat egingo dute, baita manifestazioak Iruñean (uztailak 3); Gasteizen (abuztuak 3); Donostian (abuztuak 21) eta Bilbon (abuztuak 27) ere.

Bestalde, irailean lurralde guztietan aurrera eramango diren dinamikekin batera, urriaren 23an mobilizazio nagusi bat egingo dute Donostian, udako jarduerei amaiera emateko, "Ibilian-ibilian, etxerako bidean" lelopean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena