Politika
'Mucho PSOE por hacer'
Erredakzioa
Alderdia ''berehala altxatu'' nahi du, ''trantsiziorik gabe''. Defentsa ministro ohiak Almerian larunbat honetan izango den ekitaldi batean aurkeztuko du ofizialki hautagaitza.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Carme Chacon Defentsa ministro ohiak PSOEko idazkari nagusia izateko hautagai izango dela baieztatu egin du asteazken honetan. Hautagaitza ofiziala datorren larunbatean, hilaren 7an, Olula del Rio herrian (Almeria) izango den ekitaldi batean aurkeztuko du; baina, bere asmoa egun batzuk lehenago argitu eta baieztatu du Chaconek.
Iragarpena "Muchopsoeporhacer" manifestua aurkezteko Valentzian asteazken honetan antolatu den ekitaldian egin du ministro ohiak. Bertan esan du ''prest'' dela ''Espainiako sozialismo berriaren proiektuaren buru izateko''.
Horrela, Alfredo Perez Rubalcabaren lehiakide izango da Chacon alderdiaren idazkaritza nagusirako. Ofizialki hautagai izendatu ditzaten beharrezko bermeak bildu behar dituzte orain biek, eta kongresuan bertan ere ordezkarien % 20ren babesa lortu beharko dute.
Otsaila hasieran egingo dute Alderdi Sozialistaren 38. kongresua, Sevillan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa