14:46

Politika

PROFILA

Pere Aragones, ERCko lehenengo presidentea 1980tik

O. A. | EITB MEDIA

Abokatua lanbidez, Generalitateko presidenteordea, Kataluniako Parlamentuko diputatua eta Pineda de Mar jaioterriko zinegotzia izan da.

  • Pere Aragones

    Pere Aragones. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pere Aragones Kataluniako Generalitateko 132. presidente berria da. Aurrez, Generalitateko jarduneko presidentea, presidenteordea, Kataluniako Parlamentuko diputatua eta Pineda de Mar jaioterriko zinegotzia izan da.

JERC Esquerra Republicana de Catalunya alderdiaren gazterian hasi zuen bere ibilbidea politikoa 1998. urtean. 2004tik 2007ra bitartean, gainera, erakunde horren bozeramaile nazionala izan zen.

2000. urtean afiliatu zen Esquerra Republicana de Catalunyan (ERC) eta alderdi barruan Batzorde Nazionaleko kide eta Hazkunde eta Politika Nazionaleko eta idazkari nazionala izan da. Gaur egun, ERCko koordinatzaile nazionala da.

2006tik Kataluniako Parlamentuko diputatua izan da. 2006ko urtarrilean, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde zela, Ekonomia idazkari izendatu zuten.

2018ko ekainaren 2tik 2020ko irailaren 30era bitartean Generalitateko presidenteorde izan zen, Quim Torraren inhabilitazioaren ondotik Kataluniako Generalitateko ordezko presidente izendatu zuten arte.

Ofizialki Generalitateko presidente izendatu duten arte, jarduneko presidente eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izan da.

Herriko politikagintzan ere aritua da. Hain zuzen ere, 2011tik 2018ra zinegotzia izan zen bere jaioterria den Pineda de Mar (Bartzelona) udalerrian.

Datu pertsonalak

Pere Aragones 1982ko azaroaren 16an jaio zen Bartzelonako Pineda de Mar udalerrian.

Zuzenbidean lizentziatua da Kataluniako UOC unibertsitatean (Universidad Oberta de Catalunya) eta Historia Ekonomikoan master bat egina du Bartzelonako Unibertsitatean (UB). Gerora, politika publikoen eta garapen ekonomikoaren inguruko ikasketak egin zituen Harvard Unibertsitateko Kennedy School of Government delakoan.

Lanbidez abokatua da eta politikagintzan buru belarri sartu aurretik abokatu bufete batean lan egin zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena