10:24

Politika

KATALUNIA

Gaur hasiko da Pere Aragones Kataluniako presidente izendatzeko inbestidura saioa

EITB MEDIA | AGENTZIAK

ERCko hautagaia lehendabiziko bozketan aukeratuko dute, gehiengo osoz, ERCren 33 botoekin, JxCaten 32ekin eta CUPen 9ekin.

  • Pere Aragones ERCko presidentegaia, Kataluniako Parlamentuan

    Pere Aragones ERCko presidentegaia, Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur hasiko da Pere Aragones Generalitateko presidente aukeratzeko inbestidura saioa Kataluniako Parlamentuan. Gaurko eztabaidaren ondotik, bihar egingo da bozketa. ERCko hautagaia lehendabiziko bozketan aukeratuko dute, gehiengo osoz, ERCren, JxCaten eta CUPen babesa bermatuta baitu.

16:00etan hasiko da gaurko saioa Kataluniako Parlamentuan. Hasteko, Pere Aragones hautagaiak hartuko du hitza, denbora mugarik gabe. Ondoren, ganberan ordezkaritza duten alderdien txanda izango da, handienetik hasita. Hala ere, ERCko ordezkaria izango da hitz egiten azkena.

Inbestidura saioak ostiralean jarraituko du, 09:00etan hasita. Gaur eztabaida amaitzen ez bada, horri helduko diote lehenik. Ondoren, bozketa egingo dute. ERCko hautagaia lehendabiziko bozketan aukeratuko dute, gehiengo osoz, ERCren 33 botoekin, JxCaten 32ekin eta CUPen 9ekin.

Pere Aragonesen bigarren inbestidura saioa izango da. Martxoaren amaieran, Aragonesen inbestidurak porrot egin zuen JxCat alderdiak abstenitzea erabaki baitzuen.

Hiru hilabeteko negoziazioen ostean, ERCk eta JxCatek gobernu koalizioa errepikatzeko akordioa sinatu zuten.

Gobernu berriak 14 departamentu izango ditu, orain arte baino bat gehiago, % 50ean bi alderdi independentisten artean banatuta. Horrela amaiera emango zaio zortzi hilabeteko behin-behineko gobernuari, Quim Torra presidente izateko gaitasungabetu zutenetik.

Borras ez da erregea ikustera joango

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidenteak aurreratu duenez, ez da Zarzuela Jauregira joango ERCko hautagaiaren inbestidura erregeari jakinaraztera: "Eskura ditugun baliabideak daude, gutun edo mezu elektronikoak kasu, komunikazio hori egin ahal izateko".

Borrasek uko egin dio erregearekin batzartzeari izapide gisa deskribatu duena jakinarazteko, eta Kongresuko Juntsen bozeramaile gisa egin zuenean beste arrazoi batzuengatik izan zela esan du: "Espainiako erregearengana joan naizenean, zuzenean esan behar izan dizkiot beharrezkoak, garrantzitsuak eta esateko errazak ez ziren gauza batzuk".

Legegintzaldian zehar, Kataluniako Parlamentuaren subiranotasuna defendatzeko eta Ganberaren menpe dauden kargu instituzionalak berritzeko adostasunak bilatzeko deia egin du, eta bere asmoa Xavier Muro Parlamentuko idazkari nagusia ordezkatzea dela azaldu du, legegintzaldiaren hasieran egingo zuela aurreratu zuen bezala.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena