Politika
KATALUÑA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Aragones ostiralean izendatu ahal izango dute lehen bozketan, gehiengo osoz, ERCren 33 botorekin, JxCaten 32rekin eta CUPen 9ekin.
Aragonesen inbestidura saioa ostegun eta ostiralean izango da. Artxiboko irudia: EFE
Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidenteak ostegun eta ostiralerako deitu du Pere Aragonesen inbestidura-saioa.
Hala iragarri du Kataluniako Parlamentuan duen audientzia-bulegoan egindako agerraldi labur batean, Aragonesi babesa emateko parlamentuko liderrekin egindako bilera-sorta eta gero. Aragones ostiralean izendatu ahal izango dute lehen bozketan, gehiengo osoz, ERCren 33 botorekin, JxCaten 32rekin eta CUPen 9ekin.
"Kataluniako Parlamentuko presidente gisa, eta ganbera honetako talde parlamentario guztiekin derrigorrezko bilera-sorta egin ondoren, egiaztatu dut Pere Aragones dela presidente izateko aukera gehien dituen hautagaia", adierazi du.
Inbestiduraren bigarren osoko bilkuraren bigarren saiakera ostegun honetan hasiko da, 16:00etan, presidentegaiaren hitzaldiarekin, eta ostiralean jarraituko du, 09:00etatik aurrera, eztabaidekin eta bozketarekin.
Iragarpenaren berri eman aurretik, Salvador Illa (PSC), Albert Batet eta Gemma Geis (JxCat) eta Josep Maria Jove eta Marta Vilalta errepublikanoekin bildu da Borras.
Inbestidura, beraz, maiatzaren 26ko epea amaitu baino egun batzuk lehenago izango da, hori baita Generalitateko presidente berria aukeratzeko eta hauteskundeak saihesteko muga.
Joan den martxoan egin zuen lehen saiakera Aragonesek presidente bilakatzeko, baina porrot egin zuen. CUPen babesa soilik lortu zuen eta JxCateko diputatuak abstenitu egin ziren bi bozketetan.
Harrezkero, hiru hilabete eman dituzte negoziazioetan, eta hauteskundeak errepikatzea beste irtenbiderik ez zegoela pentsatzen zenean, joan den astelehenean azken orduko ituna egin zuten ERCk eta JxCatek koalizio-gobernua osatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa