Politika
2011ko balantzea
Erredakzioa
Irailean, azaroan eta abenduan Espainiako zenbait espetxeetan ETAko presoak modulu berean bildu dituztela jakinarazi du Etxeratek.
ETAko presoen senideak eta lagunak biltzen dituen Etxerat elkartea. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
ETAko presoen senideak eta lagunak biltzen dituen Etxerat elkarteak azaldu duenez, azken asteotan "kartzela-politika aldatzeko bidean urrats positibo txiki batzuk eman dira" eta, adibide moduan, Espainiako zenbait espetxeetan ETAko presoak modulo berean bildu dituztela jakinarazi du.
Natxi Aranburu eta Oihane Lizasu Etxeraten bozeramaileek esan dutenez, bateratzeak irailean hasi ziren eta azaroan eta abenduan ere burutu dira.
Presoek bizi duten egoeraz hitz egiteko eta 2011ko datuak emateko eskaini duten prentsaurrekoan, egungo kartzela-politika Euskal Herrian ireki den aro berrira egokitu behar dela exijitu dute.
Etxeraten zabaldutako datuen arabera, ETAko 665 preso daude 70 espetxeetan sakabanatuta eta horietako zortzi baino ez daude Euskal Herriko kartzelatan.
"Sakabanaketak 13 istripu eragin ditu aurten eta bisitak egiteko familiak bakoitzak hilean 1.500-2.000 euro xahutzen ditu", azaldu dute.
Horrez gain, 'Parot doktrina' delakoa kritikatu dute, "praktikan 58 presoren kartzelaldia luzatzea suposatzen duelako". Era berean, 175 presori baldintzapeko askatasuna ukatzen zaiela salatu dute eta gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten bederatzi presoak "berehala" libre uztea exijitu dute.
"Egungo kartzela-politikak gatazka elikatzen ditu eta eskubideak urratzen ditu", esan du Aranburuk, "euskal gizartearen gehiengoa" presoen auzia konpontzearen alde dagoela azpimarratu aurretik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa