Politika
EH Bildu
EiTB Media | Agentziak
Eusko Alkartasunako zuzendaritzarekin kritikoak diren alderdikideek manifestu bat plazaratu dute igande honetan, EH Bildu barruan EAk bizi duen "marjinazioarekin" kezkatuta.
Albisteak (2)
Alderdia "hausteko gogorik gabe", biltzar bat egitea eskatu du berriro EAko sektore kritikoak. Horrela, EH Bilduren ideia originala berreskuratu nahi dute, Sorturen "bokazio fagozitatzailearen" aurrean.
Eusko Alkartasunako zuzendaritzarekin kritikoak diren alderdikideek manifestu bat plazaratu dute igande honetan, Gasteizen, EH Bildu barruan EAk bizi duen "marjinazioarekin" kezkatuta. Iragan urrian dagoeneko kongresua eskatu zuten, 600 sinadura inguru bilduta.
Manifestuaren aurkezpenean Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Maiorga Ramirez EAko sektore kritikoaren buruzagiak hartu dute parte. Kritikoen esanetan, Sortu EH Bilduz "jabetzen" ari da, eta hori Eusko Alkartasunaren eta koalizioaren beraren kalterako da, "ezker abertzale historikoaren baldintzetara mugaturik dagoelako, haren iraganak eta erradikalismo ideologikoak baldintzatuta".
Horregatik, EAko zuzendaritzak Sorturi "arima eman" diola ikusita, Eusko Alkartasunak biltzarra egin behar duela uste dute, "egoerari buelta emateko".
Kongresua alderdia "hausteko gogorik gabe", baina EH Bilduren "ideia originala" berreskuratzeko asmoarekin deitu behar dute: "bloke zabal, aurrerakoi eta abertzalea" biltzea, alegia.
Besteak beste, "izendapen bakoitzerako konpromiso programatikoak adostu" behar direla uste du EAko sektore kiritikoak, eta adostu ez diren gaietan alderdi bakoitzaren "askatasuna eta independentzia" bermatu behar direla.
Era berean, "koalizioen berezko aniztasunarekin errespetuzko arauak" ezartzea eskatu dute kritikoek. Horretarako, zerrendetan alderdien ordezkaritza, txandakako bozeramaileak edo bozeramaile "taldeak" aldarrikatu dituzte, eta hala badagokio, "erakundeetan txandakatzea".
Azkenik, "oinarri abertzale eta aurrerakoi zabaleko programa adostuak" eskatu dituzte, koalizioaren "alderdi anitzek onartu" ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa