Politika
Kartzela-politika
eitb media
Zigor luzeak dituzten pertsonen gizarteratzea aztertzea dago lehentasunen artean, eta ETAko presoak aipatzen dira puntu horretan.
Albisteak (1)
Eusko Jaurlaritzak erdi-askatasuneko erregimena sustatuko du presoak gizarteratzeko bere espetxe eredu berrian, eskumenaren transferentzia lortuta aurrera eramateko aukera izango baitu urritik aurrera.
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak aste honetan jarriko ditu abian hartu-emanak espetxeekin lotutako eragileekin. Eusko Legebiltzarrean ere egingo du agerraldia Artolazabalek, eta bertan azalduko ditu EAEko kartzela eredu berriaren nondik norako guztiak.
Eusko Legebiltzarraren esku dago jada Jaurlaritzak prestatu duen txostena, eta EITB Mediak ere irakurri ahal izan du. Bertan jasotzen dira lehentasuna duten ekintzak, eta presoak gizarteratzeko helburuarekin aurrera eramango den proiektua.
Testuan ohartarazi dute beharrezkoa dela neurriak hartzea helburu nagusi batekin: askatasun gabezian dauden ahalik eta pertsona gehienek betetzea zigorra erdi-askatasuneko erregimenean. Gizarteratze prozesuan dauden pertsonen konpromisoa azpimarratzen da, eta biktimen interesak eta eskubideak hobeto babesteko beharra.
Lehentasunezko ekintzen artean, zigor luzeak betetzen ari direnen gizarteratzean arreta berezia jartzea eskatu dute, eta hor ETAko presoak aipatu dituzte, baina argi adierazita horien gizarteratze prozesua eta tratamendua besteen parekoa izango dela.
Era berean, genero ikuspegia lantzea, gurasoak preso dituzten adingabeen egoera aztertzea, gaixorik preso daudenak artatzea eta euskara ikasteko erraztasunak ematea ere aurreikusten du egitasmoak.
Txostenaren sarreran azpimarratzen da EAEko espetxe eredu berria prestatzeko 2019ko martxoaren 13an Eusko Legebiltzarrena onartutako 59 ebazpenak eta mahai teknikoak egindako ekarpenak hartuko direla aintzat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa