16:31

Politika

Koronabirusa

Sanchezek berretsi du "alarma egoera iragana" dela, eta etorkizuna, txertaketa

agentziak | eitb media

Berriro baztertu du legea aldatzea erkidegoek neurri gehiago hartu ahal izateko, erkidegoetako gobernuek eta oposizioak eskatu dioten arren.

  • Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

    Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du "alarma egoera iragana" dela, eta berriro baztertu du legea aldatzea erkidegoek neurriak hartu ahal izateko, erkidegoek eta oposizioak covid-19ari aurre egiteko lege baliabideak falta zaizkiela kritikatu arren.

Horixe adierazi du Alberto Fernandez Argentinako presidentearekin bildu aurretik egindako agerraldi labur batean, eta Auzitegi Gorenak hartuko duen erabakiak izan dezakeen eraginaren inguruan galdetu diotenean.

Presidenteak ez ditu aipatu erkidegoetako auzitegi nagusiak etxeratzeko aginduari eta itxiera perimetralei buruz ematen ari diren ebazpen kontrajarriak, eta azpimarratu du erkidegoek nahikoa baliabide legal dituztela pandemiari aurre egiteko.

Horren harira, segurtasun juridikoa bermatzea funtsezkoa dela defendatu du, eta argi adierazi du ezin dela legeekin Konstituzioa ordeztu.

"Alarma egoera iragana da. Etorkizunera begiratu behar da, eta etorkizuna, txertaketa, txertaketa eta txertaketa da", azaldu du presidente espainiarrak, alarma egoera goizegi kendu duela leporatzen dietenei begira.

Gainera, Sanchezek "koherentzia" eskatu dio oposizioari. "Ezin da orain alarma egoera faltan bota" Espainiako Gobernuak proposatu zuenean "kontra bozkatu baitzuten", gogorarazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena