13:13

Politika

Katalunia

ERCk bakarka gobernatuko du, "JxCatekin akordio bat ixtea ezinezkoa dela ikusita"

EITB MEDIA

Hitz egiten eta "negoziatzen jarraitzeko" atea zabalik utzi du Aragonesek, "hauteskundeak errepikatzeko presioa" saiheste aldera.

  • Pere Aragones ERCko hautagaia.

    Pere Aragones ERCko hautagaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pere Aragones ERCko presidentegaiak larunbat honetan iragarri duenez, "bakarkako Gobernu batekin" emango diote hasiera legealdiari, JxCatekin "behin betiko akordio bat ixtea ezinezkoa dela ikusita".

ERCko zuzendaritza bildu ondoren, agerraldia egin du Aragonesek. ERCren bakarkako gobernuari oztoporik ez jartzeko borondatea azaldu zuen JxCatek atzo.

Hala ere, hitz egiten eta "negoziatzen jarraitzeko" atea zabalik utzi du Aragonesek, "hauteskundeak errepikatzeko presioa" saiheste aldera.

Inbestidura saioan, ERCko hautagaiak ez zuen babes nahikoa lortu: bere alderdiaren eta CUPen aldeko 42 boto jaso zituen, gehiengo absolututik urrun (gutxienez 68). JxCat abstenitu egin zen.

Jordi Sanchez Juntseko idazkari nagusiak ERCren erabakia deitoratu eta koalizio bat osatzeko "akordioetara heltzeko borondatea" agertu du. Hala ere, ERCk bakarrik gobernatzea erraztuko lukeela ziurtatu du Juntsek, lau diputaturen baiezko botoarekin. Juntsen ezohiko kongresu telematikoari amaiera eman dionean egin ditu adierazpenok Sanchezek.

Bestalde, ERCren eta Juntsen arteko akordio faltan interes estrategikoak ikusten ditu Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohiak. "Jende askok" negoziazioari eta Kataluniako politikari "bizkarra eman" dio dagoeneko, ohartarazi duenez.

Negoziazioa kartzelatik jarraitzen ari dela adierazi du Forcadellek. "Oso gaizki daramat egoera hau", akordioak aspaldi itxia egon behar zuelako, argudiatu du.

Azkenik, Oriol Junqueras ERCko buruzagiak negoziazioa "aspergarritzat" jo du, eta beste behin gobernu berria osatzeko beharra azpimarratu du, covid-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialetik atera ahal izateko.

"Hautestontzietatik sortutako gobernu bat ixteko lanean" jartzea eskatu die Junquerasek bi indar politikoei El Periodico egunkarian. "Ulergaitza da oraindik negoziazio aspergarri baten zain egotea", esan du ERCko buruzagiak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena