Politika
MANIFESTAZIOAK
EITB MEDIA
Goizaldean geratu dira libre. Ernai taldeak antolatutako protestetan atxilotu zituzten. Ertzaintzaren "indarkeria eta jarrera oldarkorra" salatu ditu Sortuk.
Aske geratu dira Ertzaintzak ostiralean Bilbon eta Gasteizen Ernaik antolatu zituen manifestazioetan atxilotutako zortzi gazteak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean geratu dira libre.
Atxiloketetako zazpi Bilbon izan ziren, Justizia Jauregiaren parean izandako istiluetan.
Ernaik gaztediaren egoera larria salatzeko egin zituen atzo manifestazioak, eta Bilbokoan, Justizia Jauregiaren paretik pasatu zirenean, liskarrak izan ziren protestarien eta ertzainen artean, eta zazpi pertsona eraman zituzten atxilo, desordena publikoak egotzita.
Arabako hiriburuan ere manifestazioa egin zuten ezker abertzaleko gazteek, eta Eusko Legebiltzarraren ingurura iritsi zirenean errepideko eta tranbiako trafikoa eten zuten.
Gainera, 19:00ak aldera, kate bat jarri zuten alderik alde zirkulazioa gelditzeko, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen desordena publikoengatik.
Sortuk Ertzaintzaren "indarkeria eta jarrera oldarkorra" salatu ditu
Bestalde, Ernai gazte erakundeak ostiralean egindako mobilizazio "baketsuetan" Ertzaintzaren "indarkeria eta jarrera oldarkorra" salatu ditu Sortuk.
Alderdi abertzaleak atxilotuei eta zaurituei babesa eta elkartasuna adierazi die ohar batean. Era berean, kezka agertu du indar politikoak, Ertzaintzak "faxistak babesten eta laguntzen dituen bitartean, gazteriak pairatzen duen kriminalizazioa salatzen dutenen aurka gupidarik gabe egiten duelako, lantokien defentsan ateratzen diren beharginen kontra edo kapitalismoaren basakeria salatzen duten ekintzaileen aurka".
"Polizia eredu hau, herritarren zerbitzura egon beharrean, interes partikularren esanetara bakarrik dagoela begi-bistakoa da, baina hori onartezina da", azaldu du Sortuk.
Sorturen oharra, @ernaigazte.k "Larrialdi egoeran gaude” lelopean atzo egindako mobilizazio baketsuen aurka Ertzaintzak erabilitako biolentzia eta jarrera oldarkorra dela eta.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) May 8, 2021
Nota de Sortu ante la violencia y actitud agresiva de la Ertzaintza. pic.twitter.com/b4XYUVL7NS
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa