20:51

Politika

Madrilgo hauteskundeak

Ayusok (PP), gehiengo osotik gertu, agintea lortuko luke Voxekin, inkesten arabera

eitb media

Botoen % 43,7 eskuratuta, 62-65 eserleku ematen dizkio GAD3k Fortarentzat egindako galdeketak. Ondoren geratuko lirateke PSOE (25-28), Mas Madrid (21-24), Vox (12-14) eta Unidas Podemos (10-11).

  • GAD3ren inkesta. Argazkia: EiTB

    GAD3ren inkesta. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Isabel Díaz Ayuso (PP) izango da Madrilgo Erkidegoko hauteskundeen irabazle argia, GAD3k Fortarentzat egindako azken inkestaren arabera. PPren hautagaia gehiengo osotik oso gertu geratuko litzateke, botoen % 43,7rekin 62-65 eserleku lortuta (69 behar dira).

Agintzeko, baina, Voxen babesa beharko duela dirudi (inkestak botoen % 16,1 eta 21-24 eserleku ematen dizkio).

PSOEk botoen % 18,4 eta 25-28 ordezkari lortuko dituela aurreikusi du inkestak, eta gertu geratuko dela Mas Madrid (%16,1 eta 21-24 eserleku).

Unidas Podemosek 10-11 eserleku eskuratuko lituzke % 7,9ko babesarekin, eta Ciudadanos Parlamentutik kanpo geratuko litzateke botoen % 3,2rekin.

Aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, PPk ia bikoiztu egingo luke babesa botoetan, eta bikoiztu baino gehiago eserlekuetan, 30 baitzituen aurreko legegintzaldian. PSOEk 10 bat eserleku galduko lituzke, Mas Madridek pare bat irabazi, Vox antzera geratuko litzateke, eta Unidas Podemosek hiruzpalau gehiago lortuko lituzke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena