Politika
Espetxeak
EiTB Media | Agentziak
Imanol Miner Granadako kartzelatik Dueñasera eramango dute. Unai Bilbao Granadatik Darocara lekualdatuko dute. Iñaki Bilbao Basauriko espetxera ekarriko dute, eta Mikel Arrieta, Martutenera.
Prisión de Zaballa. Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.
ETAko beste lau preso lekualdatzeko erabakia hartu du Espetxe Idazkaritzak ostiral honetan; besteak beste, Imanol Miner. Gainera, Luis Mari Carrasco presoari hirugarren gradua eman dio. Carrascok "Langraiz bidea" hartu zuen 2010ean.
Lekualdaketei dagokienez, Imanol Miner Villanueva Granadako espetxetik Dueñasera (Palentzia) eramango dute, bigarren gradua eman ostean. 2001ean, Iñaki Totorika ertzaina hiltzea egotzita, 90 urteko zigorra ezarri zioten.
Era berean, Unai Bilbao Solaetxe Granadako kartzelatik Darocara (Zaragoza) eramango dute. 2002ko martxoaren 31n espetxeratu zuten, eta 50 urteko zigorra betetzen ari da, hilketa terrorista, legez kanpoko atxiloketa, ibilgailu lapurreta eta erakunde armatuarekin lankidetza leporatuta. Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista Gure Txoko tabernan, 2002an, hiltzeagatik zigortu zuten, nahiz eta Iñaki Bilbaok tirokatu.
Iñaki Bilbao Gaubeka Basauriko espetxera ekarriko dute. 2002an zigortu zuten, Bizkaia taldeko kide izatea egotzita. 1998an espetxeratu zuten, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da, hilketa terrorista saiakera eta txikizioak leporatuta.
Mikel Arrieta Llopis ere Euskal Herriratuko dute, Soriako kartzelatik Martutenera. Jose Aibar Yañez Barakaldoko Udaltzaingoaren buruzagia hiltzea egotzita, 35 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Lekualdatutako 179 presoetatik 44 euskal espetxeetara ekarri izana deitoratu du Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak EAEko kartzelen kudeaketa maiatzaren 10ean bere gain hartuko duela gogorarazi du elkarteak, nahiz eta eskumena urriaren 1ean gauzatu.
Bestalde, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute berriro, Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritza aurrean, presoak hurbiltzea eskatzeko.
Presoen hurbilketaren alde eta euskal presoei legeria arrunta aplikatzearen aldeko deklarazioa babestu dute Sindikatuek Bilbon #IzanBidea ¿ 1/2 pic.twitter.com/uxUmJtrhpH
— Sare #IzanBidea ¿¿ (@sare_herritarra) April 23, 2021
Hilean behin elkarretaratzea egiten dute sindikatuek. “Sakabanaketa politika bukatzea”, “gaixorik dauden presoak askatzea eta gradu aldaketa” berriz aldarrikatu dituzte ohar batean.
“Legedia eta euskal presoei espetxe politika normalizatua aplikatzeko beharrezko pausoak ematea erabakitzen baldin badu”, Espainiako Gobernuari babesa adierazi diote manifestariek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa