Politika
Agiriaren sinatzaileak
Erredakzioa
"PSOE asko dago egiteko" agiria sinatu duten kideek proiektu berri baten inguruko eztabaida alderdiaren erkidegoetako talde guztietara zabaldu dute.
PSOEko hainbat kidek egindako bilera. EFE
PSOEren proiektu politikoaren inguruko eztabaida alderdia osatzen duten talde guztietara zabaldu dute "PSOE asko dago egiteko" agiria sinatu duten buruzagi sozialistek.
Hala jakinarazi du Carlos Martinez Soriako alkateak eta Cristina Narbona dagoeneko Ingurumeneko ministro ohia denak beste 30 bat alderdikiderekin bilera egin eta gero.
Batzar horretan parte hartu dute baita Carme Chacon eta Francisco Caamaño Defentsa eta Justizia ministro ohiek, eta Javier Rojo Senatuko presidente ohiak, beste 20 bat ordezkari sozialisten artean. Bilera Madrilgo hotel batean egin dute.
Atzo sinatutako agiria izan da bileraren oinarria, agiri horrek, hain zuzen, PSOEren proiektuaren inguruko eztabaida piztu nahi du. Narbonak eta Martinezek azaldu dutenez, agiri honen inguruko ideiak bildu nahi dituzte, ondoren, sozialisten ohiko kongresuan aurkezteko.
Narbonak azaldu duenez, hasi berri den eztabaida ez da oraindik PSOEren "lidergoaren" ingurukoa, Sevillan otsailean egingo duten Kongresuan aztertuko dut hori.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa