Politika
Profila
Erredakzioa
Luis de Guindos Espainiako suspertze ekonomikoa lortzeko oinarriak ezarri beharko ditu, eta halaber, Europako kideekin negoziatu beharko du.
Luis de Guindos. Argazkia: EiTB.
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehia ministro berriak hainbat erronka izango ditu, besteak beste, atzeraldi ekonomikoari, zorraren krisiari eta finantza sistemaren berregituraketari aurre egin beharko dio.
Horiek izango dira De Guindosen erronka nagusiak, baina ez bakarrak, izan ere, Ecofineko bileretan Espainia ordezkatuko du eta euroguneko zorraren krisiari aurre egiteko Europako kideekin negoziatzeko zeregina izango du.
De Guindos PPko lehen Gobernuko fitxaketa izan zen, baina orain, enpresa pribatuan izan ostean, lehen mailara itzuli da egoera zail bati irtenbidea bilatzen saiatzeko.
Luis de Guindosek 52 urte beteko ditu urtarrilean. 2006an Espainiaren eta Portugalen negozioetarako bankuko presidente exekutiboa izendatu zuten.
2008an PricewaterhouseCoopers kontsultora sortu zuen Finantza Sektoreko Zentroaren eta IEE Bussines Schooleko zuzendari izendatu zuten.
De Guindos Espainiako kontserbadoreen "guru"tako bat bilakatu da azken aldian; izan ere, irizpen ekonomiko eta kirisiaren aurkako errezeta ugari eman ditu.
Azken hilabeteotan egoera ekonomikoaren diagnostiko ezkorra azaldu du, eta atzeraldi bidean gaudela esan du. Ildo horretan, murrizketa neurriak eta ekonomiaren erreforma proposatu ditu.
Orain horiek abian jartzeko aukera izango du.
Ogasuna eta Administrazio Publikoa
Cristobal Montoro, azken urteetan Mariano Rajoyren aholkulari nagusienetariko bat izan da, eta orain, Ogasun eta Administrazio Publikoko ministroa izango da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa