Politika
Covid-19
EITB Media | Agencias
EITB
Koalizioaren ustez, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" da.
Maddalen Iriarte. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
EH Bilduk txosten bat eskatu die Eusko Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei, alarma egoeraren amaierak EAEn izango lituzkeen ondorioei buruzkoa. Gainera, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako antipandemia legearen aurrean euskal instituzioek izango duten erabakitzeko ahalmenari buruzko informazioa nahi dute.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak argitu duenez, Pedro Sanchezek iragarritakoa betez gero, "ezinegon legal" egoerara bultzatuko du gizartea. Hala, alarma egoera neurri "zentralizatzailea" izan arren, biztanleria babesteko "beharrezkoa" dela azaldu du. Izan ere, Iriarteren esanetan, EAEn ez dago egoerari aurre egiteko legezko baliabide nahikorik.
"Burujabetza behar dugu. Ezinezkoa da beti jendea babesteko zirrikitu bila aritzea", azaldu du. Ildo beretik, EH Bilduk alarma egoeraren bukaerari buruzko txostena eskatu die Legebiltzarreko zuzenbide zerbitzuei. Idatziaren funtsaz baliatuko dira etorkizuneko neurri murriztaileen nondik norakoak ezagutzeko eta Ganbaran proposatu berri den antipandemia legea "jokoz kanpo" geldituko ote den argitzeko.
"Dudak argitzea beharrezkoa" dela berretsi du Iriartek eta iragan asteartean EAJk eta PSE-EEk proposamena baztertzea tamalgarria dela azaldu du. Datorren astean jarriko du EH Bilduk mahai gainean berriz proposamena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa