Politika
DIPUTATUEN KONGRESUA
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Abuztuaren amaieran herritarren % 70 txertatuta egongo dela ziurtatu zuen hilabete honen hasieran Espainiako Gobernuko presidenteak.
Albisteak (2)
Koronabirusaren aurkako txertoen inguruko gorabeherak gorabehera, aurreikusitako txertaketa egutegia eta Europar Batasunarekin batera jarritako helburuak beteko direla ziurtatu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.
Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran, ez du hitz erdirik esan Johnson & Johnson ekoizleak Janssen txertoaren banaketa Europan atzeratu izanaz. Gaur Janssen etxeko 300.000 txerto heltzekoak ziren estatu espainiarrera, baina bidalketa hori bertan behera gelditu da momentuz. Dena dela, txertaketa denborak beteko direla defendatu du Sanchezek.
Espainiak "apirila eta ekaina bitartean 38 milioi dosi" jasoko dituela esan du Sanchezek, aurreko hiruhilekoan baino 3,5 milioi dosi gehiago.
Sanchezen esanetan, ordea, txertaketa-estrategia ez da prozedura itxi bat, "bizia" baizik, eta, adibide gisa jarri du AstraZenecaren txertoaren inguruan izandako aldaketak. Gaur-gaurkoz, AstraZeneca txertoa 60 eta 69 urte bitarteko pertsonei jartzen ari zaie.
Eszenatoki aldakorrek hori dutela esanez justifikatu du bidalketetan edo irizpideetan izandako aldaketak. Gobernuburuak azpimarratu duenez, Gobernuaren helburua "berme eta segurtasun osoz" txertoa jartzea da.
Europako Batzordeak lau txerto erabiltzeko baimena eman du oraingoz, eta Sendagaien Europako Agentzia beste hiru aztertzen ari da, tartean Sputnik txerto errusiarra.
"Historiako mundu mailako txertaketa-kanpainarik handienaren aurrean gaude", adierazi du presidenteak. Txertaketa erritmoa goraka doala eta 2021a "txertoaren urtea" izango dela gehitu du, Espainiak 182 milioi dosi jasoko dituelako.
Joan den apirilaren 6an, Sanchezek ziurtatu zuen bere aurreikuspenen arabera, txertaketa erritmoa handituz joango dela, eta abuztuaren amaieran biztanleriaren % 70 immunizatuta egongo dela.
Hala ere, "adi" egoteari ez uztea eskatu du, kutsatzeak gora egiten ari direlako. "Birusak hor jarraitzen du", gogorarazi du Sanchezek, eta "tunelaren amaieran" ez lasaitzeko galdegien die herritarrei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa