Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
EITB MEDIA
EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, alarma-egoera mantentzearen aldekoak dira, baina burujabetza da arazoa.
Albisteak (3)
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak maiatzaren 9aren ostean alarma-egoera mantentzea defendatu du, izan ere, pandemiaren aurrean "erabakiak hartzeko segurtasun juridikorik ez dela" egongo ohartarazi du.
Otegik gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan esan duenez, "sakoneko arazoa herrialdearen subiranotasuna da", euskal herritarrek ezin baitute covid-19aren hedapena saihesteko mugarik jarri Madriletik hartutako alarma egoeraren estaldurarik gabe.
Txertaketari dagokionez, Otegik esan du garrantzitsua dela "klase politikoak ereduarekin predikatzea, gizartearen artean gero eta sinesgarritasun gutxiago dagoelako, eta besteei eskatzen dietena nork bere buruari eskatzeko modu bat delako".
Heren iritziz, covida baino lehen agintari publikoekiko mesfidantza zegoen, eta hori gero eta handiagoa da, eta ez txertoagatik bakarrik; "nork pilotatzen duen ez dakigun hegazkin batean goazela iruditzen zait".
Ildo horretan, "egoera honi krisi ekonomikoa gehitzen zaionean, balio autoritarioen aldeko hautua egiteko joera dagoela" ohartarazi du.
Birusaren aurrean bi estrategia zeudela aldarrikatu du Otegik: birusarekin bizitzea edo erasotzea. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, batzuek ekonomia lehenestea erabaki dute, eta "horrek txorrotaren etengabeko irekiera eta ixtera eraman gaitu"
Bestalde, "zer egin daitekeen eta zer ez esango duen" agintaritza moral kolektibo baten alde ere agertu da.
Udarako estrategiari dagokionez, Otegik ohartarazi du "neurriak arintzen badira, kutsadurek gora" egiten jarraituko dutela, eta, horregatik, datozen hilabeteetan "ahalegin bat" egin behar dela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa