10:30

Politika

HAUTESKUNDEAK MADRILEN

Toni Canto ezingo da Madrilgo hauteskundeetara aurkeztu PPren zerrendan

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Madrilgo Justiziak Diaz Ayusoren zerrendatik kanpo utzi ditu Toni Canto eta Toledoko alkatea ohia, epez kanpo erroldatu zirelako.

  • Isabel Diaz Ayuso eta Toni Canto, kanpaina-aurrean

    Isabel Diaz Ayuso eta Toni Canto, kanpaina-aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo Erkidegoan maiatzaren 4an egingo diren hauteskundeei begira, Toni Canto Ciudadanoseko diputatu ohia eta Agustin Conde Toledoko alkatea ohia ezingo dira bozetara aurkeztu PPren zerrendan.

Administrazioarekiko Auzien Madrilgo 5. Epaitegiak ondorioztatu duenez, ezin dira hautatuak izan epez kanpo erroldatu zirelako Madrilgo Erkidegoan.

PPk dagoeneko iragarri du helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalean.

PSOEk auzitegietara eraman zuen Isabel Diaz Ayuso buru duen PPren zerrenda eta Justiziak arrazoia eman dio. Gauzak horrela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak kontra egin dio bi hautagai horien presentziari oniritzia eman zion Madrilgo Hauteskunde Batzordearen erabakiari.

Toni Canto zen Isabel Diaz Ayusoren taldeko berritasunetako bat, eta independente gisa ageri zen zerrendaren bosgarren postuan. Conde, ostera, 23. tokian zegoen.

Madrilgo hauteskunde legeak zehazten duenez, hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko hauteslea izatea beharrezkoa da.

Hautesle errolda 2021eko urtarrilaren 1ean itxi zen. Toni Canto martxoaren 22an erroldatu zen Madrilen eta Agustin Conde, berriz, 26an.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena