Politika
APIRILAK 17
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Kalera ateratzeko deia egin du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, "euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea" eskatuz.
Presoen eskubideen aldeko ekitaldia, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE
Apirilaren 17an ospatuko den Preso Politikoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Sortuk manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.
"Bizikidetza demokratikoa lortzeko, euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea ezinbestekoa dugu", adierazi du Sortuk sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Bilbon eta Donostian goizez (12:00) egingo dituzte manifestazioak eta Gasteizen (17:30) eta Iruñean (17:00), ostera, arratsaldean.
Bilbon Jesusen Bihotzetik abiatuko da, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazatik eta Iruñean Sarasate pasealekutik,
Bizikidetza demokratikoa lortzeko, euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea ezinbestekoa dugu.
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) April 5, 2021
Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko egunean, manifestazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.#Askatasuna pic.twitter.com/kqFGXw3ZH4
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa