23:38

Politika

Aberri Eguna

Debekatu egin dituzte Aberri Egunerako Iruñean deitutako martxak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak esan du ez zirela segurtasun neurriak bermatuko. Euskal Herria Baterak Gaztelu Plazan antolatutako ekitaldian biltzeko deia egin du.

  • 2018ko Aberri Egunean Iruñean egindako manifestazioa.

    2018ko Aberri Egunean Iruñean egindako manifestazioa. Argazkia: Independentistak Sarea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin ditu Aberri Egunerako Iruñean deitutako martxak, pandemiaren aurkako segurtasun-neurriak bermatuko ez direla argudiatuta.

Euskal Herri Bateriak, berriz, koronabirusari aurre egiteko neurri guztiak zorrotz beteko dituztela agindu du, eta arrazoi hori mobilizazioa debekatzeko aitzakiatzat jo du. Martxak Iruñeko auzoetatik atera behar ziren, ondoren denak Gaztelu Plazan elkartzeko.

Edonola ere, Euskal Herri Baterak Gaztelu Plazara joateko deia egin die herritarrei, "Aberri Eguna batera, abestuz, eta ikuskizun ezberdinez gozatuz ospatu dezagun". Ekitaldia 12:15ean hasiko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena