Politika
Espetxe-politika
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Tartean dira 'Txapote' eta Irantzu Gallastegi; Huelvatik Estremerara (Madril) eramango dituzte. Angel Mari Lopez Anta, berriz, Zaballako kartzelara lekualdatuko dute.
Francisco Javier Gaztelu, 'Txapote', 2017an egindako epaiketa batean. Artxiboko argazkia: EFE
Espetxeetako Zuzendaritzak bost euskal preso lekualdatuko dituela jakinarazi du asteazken honetan. Horietako bat Zaballako espetxera eramango dute.
Xabier Garcia Gaztelu, Txapote, eta Irantzu Gallastegi Sodupe –bikote dira- Huelvako presondegitik Estremerako kartzelara (Madril) eramango dituzte.
Aitor Olaizola Basate Dueñasetik (Palentzia) Logroñora hurbilduko dute. Javier Zabalo Beitia Valladolideko espetxean dago eta hura ere Logroñoko kartzelara eramango dute.
Angel Mari Lopez Anta, berriz, Leongo espetxetik Zaballara lekualdatuko dute.
Horrez gain, GRAPOko preso bat, Israel Clemente Lopez, Algecirastik Leonera eramatea erabaki dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa