Politika
HILBERRIA
O.P. | EITB MEDIA
Arartekoaren egungo bulegoak gogorarazi du haren agintaldia “erakundea indartu eta gizarteratu zeneko” garaia izan zela.
Xabier Markiegi, 2001ean. EITBren artxiboko irudia.
1995 eta 2000 urteen artean Ararteko izandako Xabier Markiegi zendu da, 82 urterekin, Euskadiko Arartekoaren erakundeak jakinarazi duenez.
Sare sozialen bitartez, erakundeak gogorarazi nahi izan du Markiergiren agintaldia “erakundea indartu eta gizarteratu zen aldia izan zela”, eta Bilboko eta Donostiako bulegoak martxan jartzeaz gainera, garai horretan erakundearen ekintzak “koantitatiboki ez ezik, koalitatiboki ere hazi zirela” nabarmendu du.
Familia jeltzale eta erlijiosokoa, filosofia eta teologia ikasi zituen. EIAko eta Euskadiko Ezkerrako kide izan zen, eta azken alderdi horretako idazkariorde izan zen alderdia PSErekin elkartu zen arte; orduan talde mistoko kide egin zen Markiegi. Legebiltzarkide sozialista izan zen hainbat legealditan, eta 1995ean Ararteko hautatu zuten, EAJren, PSEren, IUren eta Unidad Alavesaren babesarekin.
Bost urteren ostean, EAJren babesarekin berriro hautatua izatea proposatu zen, baina bere taldeak izendapenari buruz zituen desadostasunen ondorioz, ez zen akordiorik lortu, eta, beraz, 2000. urteko irailean kargua utzi zuen. Mercedes Agundez haren ondokoak ordezkatu zuen jarduneko Ararteko gisa.
Arartekoaren bulegoan bere jarduna amaitu ostean, Terrorismoaren Biktimen Fundazioan eta Rabateko Cervantes Institutuan aritu zen buru-belarri; Fernando Buesa Fundazioko lehen presidenteordea ere izan zen.
Agurra sareetan
Pertsona ugarik esker oneko hitzak eskaini nahi izan dizkiote sare sozialetan. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, esaterako, besarkada bat bidali nahi izan dio hildakoaren familiari, eta azpimarratu du "Markiegik giza eskubideekin, bere herriarekin eta bere ideiekin izan duen konpromisoa eredu" dela.
Fernando Buesa Fundaziotik adierazi dute: “Gizon zintzoa eta balore demokratikoekin konprometitua. Faltan botako dugu”.
Rabateko Cervantes Institutuak ere agurtu nahi izan du: “Samin handiz jaso dugu Xabier Markiegiren heriotzaren berria, Rabateko Cervantes Institutuko zuzendari izan zena 2002 eta 2007 urteen artean. Bakean har dezala atseden”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa