10:03

Politika

KATALUNIA

Elkarrizketa mahaiari bi urteko epea ematea jasotzen du ERC eta CUPen arteko itunak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Epe hori igarota, 2023an, Estatuarekin zabaldutako negoziazio mahaiaren balorazioa egingo dute. JxCat koalizioaren ustez, egun edo aste batzuetako kontua izan daiteke inbestidurarako akordioa lortzea.

  • Pere Aragones ERCren hautagaia

    Pere Aragones ERCren hautagaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian, ERC eta CUP alderdiek bi urteko epea jarri diote gatazkari irtenbide adostu bat emateko Espainiako Gobernuarekin hitzartutako elkarrizketa mahaiari. Negoziazio horrek emaitzarik emango ez balu, autodeterminazioari buruzko erreferendumaren bidea zabaltzeari ekingo liokete 2023. urtean.

Bi alderdiek sinatutako 16 orrialdeko dokumentua berretsi beharko dute barne organoek. CUPek gaur egingo dituen batzar telematikoetan jorratuko du gaia, eta ostegunean jakinaraziko ditu bozketaren emaitzak.

"Zuzendaritza mahai estrategiko bat" sortzea ere aurreikusi dute, alderdi independentisten eta erakundeen arteko koordinazio organoa izango dena.

Bestalde, gizarte eta ekonomia gaiak ere jasotzen ditu aurreakordioak. Pere Aragones Generalitateko presidente izendatuz gero, legegintzaldiaren erdian (2023aren lehen erdian) konfiantza mozioa egingo litzateke.

JxCatek ez du baztertzen "datozen egun edo asteetan" inbestidura akordioa gauzatzea

Jordi Sanchez JxCat alderdiko idazkari nagusiak atzo ohartarazi zuenez, gaur gaurkoz ezinezkoa da beraiek Pere Aragonesen inbestidura babestea. Ondorioz, kolokan egon liteke ostiraleko inbestidura saioa. Dena dela, ez zuen baztertu "datozen egun edo asteetan" Pere Aragones presidente izendatzeko ERCrekin akordioa lortzea.

"Un govern per fer, un govern per ser" izenburupean atzo eskaini zuen hitzaldian, ERCk eta CUPek aurreakordioa iragarri ostean bere alderdiak duen jarrera zehaztu zuen. Haren hitzetan, Kataluniako "premiak" ez dira inbestidurako itun batekin konpontzen, "legealdi osorako" akordio batekin baizik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena