Politika
ABERRI EGUNA
EITB MEDIA
Iaz balkoietan ospatu zen, eta aurtengo gonbita, herrietan, plazetan edota sare sozialetan kantatzea da. Hainbat esparrutako 50 bat pertsonak sinatu dute ekimen honen aldeko manifestua.
Euskal Herria Batera plataformako kideak, gaur, Donostian. Argazkia: @2021aberrieguna
Euskal Herria Batera plataformak Aberri Egunean, apirilaren 4an, herrietako eta hirietako plazetan elkartzeko deia egin die herritarrei, sindikatuei, alderdiei eta gizarte eragileei, eta 12:30ean Internet bidez zabalduko den kantuarekin bat egiteko eskatu dute antolatzaileek. "Apaindu leiho eta balkoiak gure ikurrez, eta 12:30ean, plazetan edo gauden tokian gaudela, egin bat seinalearekin", esan dute.
Iaz, covid-19aren pandemia dela eta, balkoietan ospatu zuten herritarrek Aberri Eguna, orduan ere, kantuan; Mikel Laboaren 'Txoriak txori' entzun zen Euskal Herriko txoko askotan, eta mosaiko erraldoi bat osatu zen, herritarrek euren etxeetatik bidalitako argazkiekin.
Gaur, Donostian zabaldutako manifestuan, Euskal Herria Batera plataformak "keinu bateratua" egiteko deia egin du, "Euskal Herri burujabea" aldarrikatzeko. "Erabaki politikoak herritarrengandik ahalik eta gertuen hartzeko, gure bizitzen eta gure ongizatearen alde egiteko", gaineratu dute.
Euskal Herri osoko 50 bat gizarte eragilek egin dute bat ekimenarekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa